< BACK TO ARTICLES 
‘Zaldi bat’ ondu du Txoperenak, esandako eta esangabekoen artean trostan | Culture | Naiz
March 6, 2026 4 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 06 2026 - 14:09h
Garazi Castaño Fariñas
‘Zaldi bat’ ondu du Txoperenak, esandako eta esangabekoen artean trostan
Maddi Ane Txoperenak (Hendaia, 1994) ‘Zaldi bat’ aurkeztu du. Ama izan berri den Mirenek ardazten du eleberria, baina Unairi buruz mintzo da. Mendira joaten hasi da berriz Miren eta zaldi bat ikusiko du aldiro; Unai ekartzen dio gogora. Laguntasunaz, doluaz, amatasunaz eta harremanez mintzo da.
Aurkezpen bira bat antolatu du Txoperenak martxoa eta maiatza bitartean (Jon Urbe | FOKU)
Suzko zaldiaren urtean gara egutegi txinatarraren arabera. Eta Iñigo Satrustegi editoreak loturak egin ditu airean, Donostiako Liburutegi Zaharrean elkartutakoen irribarreak piztuz: «Txapela, eta orain, liburu bat. Ez dakigu sinbolikoa ote den, baina bide luzea opa diogu». Egindako lanaren uzta jasotzen dabil Maddi Ane Txoperena. Xilabako lehen emakume txapelduna da urtarrilaren 31z geroztik, eta txapela erantzi eta gutxira argitaratu du bere hirugarren eleberria: ‘Zaldi bat’. ‘Ene baitan bizi da’ (Elkar, 2020) eta ‘Ez erran inori’ (Elkar, 2024) Gazteluma eta Igartza sariei esker argitaratu zituen. Bi urteren ostean, ostiral honetan iritsi da, autorearen esanetan, «hirugarren umetxoaren erditze publikoa». Hiriburu gipuzkoarrean egin du lehen aurkezpena; baina datozen asteotan lagun eta kazetari gehiagoren artean inguratuko da liburua plazaratzeko antolatutako biran. Lehen geldialdia datorren asteazkenean izango da, Iruñean, Txalaparta argitaletxeko egoitzan.Amatasunaz, bikote harremanez, doluaz eta heldutasunaz mintzo den «unibertso» propio bat ondu du Txoperenak. Satrustegiren esanetan, unibertso horrek «Unairen heriotzaren baitan orbitatzen du», baina «Mirenen filtrotik pasatako Unairen ingurukoa da eleberria», idazleak zehaztu duenez. Eguberri gau batean hildako laguna da Unai. Ama izan berri da Miren eta uneoro du presente Unai. Baita mendira joateari berrekiten dionean ere. Ibilaldi horietan guztietan zaldi batekin egingo du topo, animalia ere orbitatzen ari da, nolabait. Zaldia «sinbolismo handikoa eta animalia indartsua» dela azaldu du idazleak; «pentsa portadan behi bat edo ardi bat agertuko balira, ez zatekeen berdina izango», gehitu du barre artean. Interpretazio asko dira posible mendian den zaldi horren inguruan, baina norbere «espiritualtasunarekin» edo «alderdi eroarekin» lotura egin dezakeela dio idazleak.
Txatalkako melodiakTxoperena «sentimendu potoloak xehatzen» abila dela dio editoreak, eta aurreko eleberrietan erakutsitako idazketari segika, eleberri honetan ere sentimenduak «luze» edo sakonean landu ordez, «modu dosifikatuan» agertzen dituela nabarmendu du. Bere idazkeraren bitartez, «oihartzuna duten esaldiak eta pasarteak ditu liburuak». Liburuaren egituraketak ere eragina du horretan. Txatalka antolatua dago eta «forma horrek airea ematen dio» kontakizunari. Zazpi ataletan osatua dago eleberria. Trama nagusiari eten txikiak egiten zaizkio, «kit-kat modukoak» dio Satrustegik, «istorio nagusiaren lotura hain zuzena izan ez arren, atmosfera horren guztiaren osagarri moduan funtzionatzen dutenak». Arrisku batez ohartarazi du editoreak, eleberria azkarregi irenstekoa. Baina gomendio bat egin du irakurle moduan: «Hartu tartea patxadaz kontatzen denari erreparatzeko, detaileei erreparatzeko, baina baita esaten ez denari ere leku bat egiteko».Disekzio musikal bat proposatu du autoreak. Lehen kantua, pieza «instrumental» bat da: «Errepidea garbitzen ari den langile bat bere burutik mintzo; Jonerekin izandako haserreaz, jendeak errepidera botatzen dituen zikinez eta Emiliorekin izandako xestrez». Bigarren pieza edo «kantua» nekropsia bat da. 2019ko abenduaren 24ko gauean bihotzekoak jota hildako Unai Zaldua Iparragirreren autopsia. Hirugarren kantuak, Mirenek zaldiarekin sortutako harremanak eta Unairen gomutak, «liburuari melodia nagusia ematen dio». Mus partida txiki bat edo ligatzeko jarraibide sorta bat dira eten-kantu gehigarriak, «paisaiari begira jarriko gaituen stop luze batekin» batera.Gizarte Antropologian gradua ikasitakoa eta urtetan kazetaritza lanetan aritu da Txoperena. ‘Berria’-ko artxibo lanak egiteari utzi eta Lesakako Arrano ostatuan lanean hasi zen, idazketa eta bertsogintzari arnas luzez eltzeko. Barraren barnetik behatu eta galdetutakoak baliatu ditu eleberrirako, baina ez hori bakarrik: «Memoria eta bizipen pertsonal zein kolektiboak, behaketa zein dokumentazio etnografikoak, irakurketa aunitz eta nola ez fantasia, magia eta jolas dezente». Eleberriarekin batera, mahai gainean jarri ditu bistan dokumentazio lan horretan bidelagun izan dituen liburu eta bestelako objektuak.
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
World
Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra
Basque Country
Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’
Basque Country
«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
Basque Country
Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus