< BACK TO ARTICLES 
‘Zirtak su’, trilogia bat abiatzen duen Maite Lopez Las Herasen nobela historiko ezohikoa | Culture | Naiz
February 23, 2026 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
FEB. 23 2026 - 13:31h
Maider Iantzi
Aktualitateko erredaktorea / Redactora de actualidad
‘Zirtak su’, trilogia bat abiatzen duen Maite Lopez Las Herasen nobela historiko ezohikoa
‘Zirtak Su I. Hasieran bazen hitza’ Maite Lopez Las Herasen eleberri historikoa da. Guregana iritsi diren testuetatik abiatuta, Egeria mendebaldeko lehen emakume bidaiari eta idazleak IV. mendean egin zuen bidaia luzea berrosatu du, zentsura tartekatuz: zergatik heldu zaigu bakarrik zati hori?
Maite Lopez Las Heras, ‘Zirtak su’ trilojiako lehen eleberria aurkezten. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Maite Lopez Las Herasen ‘Zirtak su’ (Alberdania) zentsurari aurre eginez iraun duen emakume baten testigantza paregabea da. Dokumentazio lan sakon baten emaitza, baina irakurterraza eta adin guztietarako egokia, nerabezarotik hasita, garai historiko ezezagun bat deskubritzeko, IV. mendea, gainera emakume baten ikuspuntutik. Azkoitiarraren zazpigarren liburuak eta lehen eleberriak egiazko pertsonaia bat du protagonista: Egeria, mendebaldeko aurreneko emakume bidaiari eta idazlea. Guregana iritsi diren testuetatik abiatuta, Gallaeciatik Lur Santuraino egin zuen bidaia luzea berridatzi du Lopez Las Herasek, elementu historiko-egiazkoei sorkuntza lan inportante bat gehituta, hutsuneak osatzeko eta bere subjektibitatea islatzeko. Testuinguru berezi bat erakusten digu, Erromatar Inperioaren gainbehera eta kristautasunaren hasiera elkartzen direna. Lehen plano horri bigarren bat gehitu dio idazle eta itzultzaileak: zentsura. Izan ere, Erdi Aroko kopista batzuen lana eta bizimodua erreproduzitzen du, nola egiten dioten aurre Egeriaren lan hori kopiatzeari, zein zati kopiatzen dituzten eta zein ez. Hala ulertuko dugu ailegatu zaigun testigantza horren zergatia eta nolakotasuna.
Isilarazia azaleratu eta ohoratuLopez Las Herasek kontatu duenez, Egeriaren itzulpena izan zen obra honen zirta. 2023an latinetik euskarara ekarri zuen ‘Itinerarium’, eta ‘Ibilbidea’ argitaratu zuen Testu Zaharrak argitaletxearekin. «Adierazgarria izan zen testu hura. Jakin badakigu Egeak sekulako bidaia egin zuela, 5.000 kilometro, baina heldu zaiguna Lur Santuko atala da, zatirik kristauena. Hor piztu zitzaidan zirta, eta sua eleberria izango litzateke».
Egeak lehenengo pertsonan idatzi zuen, testigantza zuzena emanez aberrian, Gallaecian, gelditu ziren bere lagunei, gutun baten gisan, eta estilo hori mantendu du azkoitiarrak. Erran duenez, «isilarazi dituzten hitz horiei ahotsa ematea» izan da bere asmoa.Eleberri historiko hau gazteentzako ere egokia izan daitekeela aipatu du. «Gaur egun oso ohituta daude bidaiatzera, eta hau bada bidaia liburu bat, abenturazkoa. Ezagutzen ez ditugun tokiak erakusten dizkigu, eta azaltzen digu emakume batek bakarrik bidaiatzeak zer esan nahi zuen orduan, eta zer esan nahi duen egun, kezka eta arrisku batzuk berberak izan daitezkeelako. Aberrian geratu ziren emakume haiei zuzendutako obra bat izatea nahi nuke, eta gazteak hausnartzera bultzatzea, segurutzat ezer ez jotzeko. Zergatik heldu zaigu historia heldu zaigun bezala? Zergatik daude hutsuneak?».Lan «ezohikoa» dela nabarmendu du. Sobera dokumentatua ez dagoen ezohiko garai batean kokatzen da, eta Euskal Herritik kanpo, nahiz eta hemendik ere pasatzen den eta bertako sinesmen batzuk eta hizkuntza agertzen diren. Idazleak Egeriari galdetuko lioke ea zer iruditu zaion eleberria, liburu hau idazteko helburuetako bat izan delako bere pertsonaiaren ahots hori azaleratzea eta ohoratzea. Ohore eman al dion jakin nahiko luke.
Trilogia batTrilogia baten lehen alea da ‘Zirtak Su I. Hasieran bazen hitza’. Ondoren bertze bi liburu aurkeztuko ditu Maite Lopez Las Herasek, historia hau zabaltzen eta osatzen dutenak. Lehen liburu hau autonomoki irakur daiteke atsegin handiz. Halere, historia osoa ezagutu eta irakurri nahi duenak trilogia eskura izanen du hemendik hilabete batzuetara.Aritz Galarraga Alberdaniako editoreak adierazi duenez, merezi du hirurak irakurtzea. «Trilogia mardul bat da. Gaurko lehen aleak 430 orrialde baldin baditu, hiru liburukiek mila orrialdetik gorako lan itzel bat osatuko dute. Meritu handia du Maitek, zoriondu nahi dut. Garai historiko ezezagun bati buruz ari gara, errealitateari fidel izan nahi zaion literatur lan batez. Horrek dokumentazio lan itzel bat eskatzen du, garaiaren ezagutza handia. Irudimenarekin mosaiko bat osatzea eta modu atseginean eta egokian ematea irakurleari, debaldeko erakustaldirik egin gabe, eleberri gozagarri bat bezala».
Hurrengo liburuetan Italia, Grezia, Asia Txikia, Jerusalem eta Egipto etorriko direla aurreratu du idazleak. «Zentsoreak gertukoagoak izango dira, inprenta ere iritsiko da». Pertsonaia ezohiko bat ezagutzen segituko dugu, toki ezohiko batean bidaiatzen ari dena. Amodioa, beldurra eta abentura ugari biziko ditu, gehienak egiazko gertakizunetan oinarrituak.
Lopez Las Herasen bi alderdi goraipatu ditu Galarragak: sortzailearena eta itzultzailearena. Sortzaile bezala, poeta gisa nabarmendu da, baina bertze genero batzuk ere landu ditu, horien artean Alberdaniarekin 2022an argitaratu zuen ‘Amatu’, amatasunari buruzko kronika liburu berezia, argiak eta itzalak erakusten dituena. Itzultzaile bezala, Saforen poesia guztia ekarri du euskarara eta, zabalago, bertze hainbat emakumezko poetaren lanak, tradizio greko-latindarrekoak.
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
World
Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra
Basque Country
Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’
Basque Country
«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
Basque Country
Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus